Menu Close

Gurasolagun ekintza Alonsotegin

Gurasolagunon hurrengo ekintza “Elkarri kontatu, elkarrekin sortu!” ipuin kolektibo sorkuntza tailerra izango da. Otsailaren 23an, ostiralean, Alonsotegiko liburutegi zaharrean egingo dugu; eta 17:30ean hasiko gara. Tailer dinamiko eta parte-hartzaile honi esker, partaide guztion artean ipuin kolektibo bat osatuko dugu, giro sortzailea, erosoa eta dibertigarria sortuz. Animatu eta parte hartu!

Leku kopurua mugatua da, eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea otsailaren 22an baino lehen. Horretarako, 671 070 044 telefonora Whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

Zatoz, familia, eta praktikatu euskaraz gurekin; erraza da!