Menu Close

Irakurzale kluba: urtarrileko saioaren kronika

Pasa den ostiralean, hilabetero bezala, Balmasedako Enrique Bedia Udal Liburutegian bildu ginen, Enkarterriko Irakurzale Klubaren 2024ko lehenengo saioa eginez. Saio honetan Unai Iturriagaren, Harkaitz Canoren eta Joseba Larratxeren “Ni ez naiz Mikel Laboa” nobela grafikoaz mintzatzen aritu ginen. Oso saio interesgarria eta dibertigarria izan zen. Halaber, liburuaz eztabaidatzeaz gain, Mikel Laboaren estrabagantziari omenaldia ere egin genion.

Amaitzeko, gogora ezazu: irakurtzea gustuko baduzu eta euskal idazleen lanak ezagutu nahi badituzu, izena eman dezakezu irakurzale klubean; bidali mezua enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 telefonora, eta behar duzun informazio guztia emango dizugu. Hurrengo saioa otsailaren 15ean eta hurrengo irakurgaia Alaine Agirreren “X hil da” izango da.

Zatoz, gurekin euskaraz irakurtzea erraza da!