Menu Close

ALONSOTEGIN euskara praktikatzea ERRAZA DA!

Alonsotegikoa zara eta euskaraz bizi nahi duzu? Euskaldunon komunitatearen parte izan nahi duzu? Euskaraz mintzatzea gustatuko litzaizuke, baina ez dakizu norekin? Zatoz gurekin euskaraz praktikatzera!

Urte berriak opari berrituak dakartza Alonsotegiko bizilagunentzat: Berbalagunen proiektu berriari ekingo diogu Alonsotegin. Horrek esan nahi du euskaraz hitz egiteko taldeak (Berbataldeak), familientzako ekintzak (Gurasolagun) eta hitzaldiak, tailerrak eta beste hamaika ekimenetan parte-hartzeko aukera izango duzuela hemendik aurrera.

Parte hartzea DOHAINIK da eta hainbat abantaila ditu: deskontuak, opariak… eta, noski, jende jatorra ezagutzea! Hori gutxi balitz bezala, Enkarterriko Berbalagunean izena ematen duzuenon artean hilero-hilero 10 sari-kutxa zozketatuko ditugu.

IZENA EMATEKO bidali whatsappa (671 070 044); galdetu euskaltegietan edota hizkuntza eskoletan; edo klikatu lotura honetan: http://emanizena.praktikatu.eus

Praktikatu euskaraz gurekin… Erraza da!