Menu Close

Enkarterri ezagutuz: Bolunburutik 3D bisita gidatua

Gure eskualdeko historia hobeto ezagutzeko ibilbide gidatua egingo dugu Bolunburutik. Historiaurrean ingurune horrek zein garrantzia izan zuen ezagutuko dugu kastroa eta burdinola bisitatzen, eta 3D betaurrekoen bidez ikusi ahalko dugu nolakoak izan ziren garai batean.

Azaroaren 11an, larunbata, 10:00etan Bolunburuko aparkalekuan elkartuko gara ibilbideari ekiteko. Ibilbidea laua izango den arren, oinetako erosoak ekartzea gomendatzen dizuegu.

Izena eman 671 070 044 edo enkarterri@aek.eus azaroaren 9ra arte.