Menu Close

Gurasolagun ekintza Balmasedan.

Gurasolagunen hurrengo ekintza Kaleidoskopioa sortzeko tailerra izango da. Zientzia bisualak nola funtzionatzen duen ikasiko dugu kolorez eta formaz beteriko tresna sortuta. Azaroaren 10ean, ostiralean egingo dugu, Balmasedako Kultur Etxean, 17:30ean.

Erabiliko den euskara erraza izango da; eta 510 urte bitarteko haurren familientzat gomendatuta dago. Gogoratu, halaber, ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon.

Leku kopurua mugatua da, eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea azaroaren 9a baino lehen. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

Zatoz, familia, euskaraz praktikatzea gurekin erraza da!