Menu Close

BiziSlow hitzaldia. Gure kontsumo ohiturak birpentsatzen.

Hurrengo ostegunean, martxoak 30, arratsaldeko 18:30ean, Zallako kultur etxearen goiko gelan hitzaldia izango dugu Oihane Bardeziren eskutik. Gure kontsumo ohiturei buruz hausnartuko dugu eta Bizislow granel Zallako gune ekojasangarria ezagutuko dugu. Geure burua eta ingurumena zaintzeko praktikez arituko gara, kimikorik gabeko produktuak ezagutuko ditugu, eta ezagutzak partekatuko ditugu.

Izena eman 671 070 044 zenbakian martxoaren 29ra arte.

Zatoz gurekin euskaraz birpentsatzera!