Menu Close

Gurasolagunen Dantza familian tailerra

Gure eskualdean inuateriak hasi baino lehen, gorputza berotuko dugu Dantza familian tailerra eginez. Otsailaren 12an, igandean izango da; goizeko 11:00etan, La Quadrako eskola zaharrean. Zumba koreografia errazak egingo ditugu gorputza astintzeko. Arropa eta oinetako erosoak ekarri, baita dantzan egiteko gogoa ere!
Edateko ura ekartzea gomendatzen dizuegu.
Tailerrean erabiliko den euskara erraza izango da; eta 4 – 10 urte bitarteko haurren familientzat gomendatuta dago. Gogoratu ekintzan gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon.
Izena emateko idatzi 671 070 044 telefonora edo enkarterri@aek.eus helbidera otsailaren 10era arte.
Zatoz, familia, eta praktikatu euskaraz gurekin!