Menu Close

Balmasedako mintzodromoa badator!

Otsailaren 16an, osteguna, goizeko 10:30ean Enkarterriko euskaldunok euskaraz mintzatzeko aukera paregabea izango dugu Balmasedako pilotalekuan egingo dugun mintzodromoan. Mahai inguruan egungo gai batzuei buruz arituko gara iritziak eta ideiak trukatzen. Berdin du euskara ikaslea izan edo ez, gazte edo heldu, Balmasedakoa edo kanpokoa, zuretzako lekua izango duzu gure mintzodromoan. Parte hartzaileen artean Berbalaguneko opari sorta zozketatuko dugu, eta hamaiketako beroa hartzeko parada izango dugu.
Euskara maite baduzu eta Enkarterrin euskaraz bizi nahi baduzu, ez galdu aukera!

Izena emateko: enkarterri@aek.eus edo 671 070 044 (Whatsapp). Otsailaren 14a baino lehen