Menu Close

Enkarterriko Berbalagun Alonsotegira heldu da!

Kaixo, lagun!

Enkarterriko Berbalagun Alonsotegira heldu da. Eskualdean, azken urteotan euskara ezagutzen duten pertsonen kopurua handitu den arren, erdara nagusi da eguneroko harremanetan. Hori dela-eta, euskaraz bizi nahi duten herritarrek aukera gutxi dituzte. Horra, Berbalagun egitasmoaren helburu nagusia: euskara praktikatu nahi duten lagunak, euskaraz bizi nahi dutenekin elkartzea. Euskarazko harreman atsegin baten bidez, hizkuntza ohitura aldatzea.

Harreman horiek eraikitzeko hainbat aukera sortzen ditugu: berbataldeak, gurasolagunak, mendilagunak, mintzodromoak,… Horretaz guztiaz informazioa jasotzeko egingo dugun aurkezpenera gonbidatzen zaitugu:

    Eguna: AZAROAK 3

    Ordua: 18:00

    Lekua: LIBURUTEGI ZAHARRA

Zure ekarpenak egiteko aukera izango duzu, ordutegia aukeratzeko edota elkartzeko lekua proposatzeko, eta askaritxoa ere izango dugu!

Bestalde, aurkezpenera etortzerik ez baduzu, baina Berbalagunen parte hartzeko interesa baduzu, bidali mezua 671 070 044 telefonora eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Zatoz eta praktikatu euskaraz gurekin!