Menu Close

Kakorratza egin nahi?

Zuk zeuk egindako arropa jantzi nahi duzu? Estresa gutxitu eta arreta handitu? Zatoz gurekin kakorratza egitera!

Guk geuk geure eskuekin zerbait berria egiten dugun bitartean euskaraz hitz egingo dugu, eta elkarrekin kakorratza (ganchilllo) egiten ikasiko dugu. Hasteko, bileratxoa egingo dugu azaroaren 4an, ostirala, 18:30ean, Enkarterriko AEK euskaltegian. Noiz eta non elkartuko garen erabakitzeko, zenbat garen jakiteko, eta zure ekarpenak egiteko bilera izango da.

Ikastaroan hasieratik ikasiko dugu, baina dagoeneko kakorratz-lana egiten baduzu, eta gurekin elkartu nahi baduzu, ongi etorria izango zara!

Informazio gehiago eta izena ematea 671 070 044 telefonoan edo enkarterri@aek.eus