Menu Close

Gurasolagun pasaportea Karrantzan

Aurreko ostiralean Gurasolagun pasaporteko azkenaurreko ekintza izan genuen. Karrantzan egon ginen auto-eoliko bat sortzen. Euskaraz eta giro atseginean familiok elkarrekin aritu ginen. Autoaren funtzionamendua ulertu genuen, atal guztiak batu eta bakoitzak nahi izan zuen erara apaindu zuen autoa. Ondoren jolastu ginen eta lasterketak antolatu genituen.

Hurrengo ekintza ekainaren 3an izango da, Zallan. Anima zaitezte familiak, eta etorri gurekin euskaraz bizitzera!