Menu Close

Mintzodromoa Zallan

Enkarterriko Berbalagunok aurrez aurreko mintzodromoa izango dugu maiatzaren 26an, osteguna. Arratsaldeko 18:00etan Zallako Mimetiz eskolako patioan elkartuko gara euskaraz mintzatzeko giro atsegin eta seguruan. Gure solasaldia animatzeko Imanol Ituiño magoaren hurbileko magia izango dugu: trikimailuak, trukuak eta jokoak guztion gozamenerako. Gainera, partaideen artean Berbalaguneko opariak zozketatuko ditugu. Ez galdu aukera, eta eman izena: 671 070 044 zenbakian edo enkarterri@aek.eus helbidean maiatzaren 23a baino lehen.

Anima zaitez eta zatoz gurekin euskaraz hitz egitera!