Menu Close

Gurasolagun pasaportea Karrantzan

Kaixo, familia!

Gurasolagun Pasaportearen hurrengo ekintza Auto-eolikoa sortzeko tailerra izango da. Materialak berrerabiliz jostailuzko autoak sortuko ditugu, eta energia zinetikoari esker mugitzea lortuko dugu. Azalpen errazen bidez, umeek eta familiek fisikaren legeak aplikatuko dituzte eta mugikortasun jasangarriaren kontzeptura hurbilduko gara. Karrantzako Kultur etxean izango da, maiatzaren 13an, ostiralean, 18:00etan.

Tailerrean erabiliko den euskara erraza izango da; eta 4 – 9 urte bitarteko haurren familientzat gomendatuta dago. Gogoratu, halaber, ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon.

Leku kopurua mugatua izango da, eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea maiatzaren 11 baino lehen. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

Zatoz, familia, eta praktikatu euskaraz gurekin!