Menu Close

Mozorro tailerraren kronika

Kaixo, lagunak!

Inauteri garaian murgiltzeko, mozorro tailerra antolatu genuen Sopuertako Auzo-etxean, otsailaren 18an, arratsaldez. Festa giroa sortu zen, eta asteburu honetako ekintzetarako martxa hartu genuen. Material mordoa izan genuen eskura, eta guztiok gustuko mozorroa egin genuen: rockeroak, superheroiak, kamaleoiak, katuak, magoak, … Edozein bilaka gintezke, eta gu geu izan aldi berean. Euskaraz eta familian giro aparta izam genuen.

Hurrengoa martxoaren 18an izango da, Turtziozen. Elkarrekin jolastuko gara, eta bizi-bizi gorputza astindu!

Laster arte, familia!