Menu Close

Irakurzale klubean parte hartu nahi?

Kaixo, lagun!

Enkarterriko Berbalagunok proposamen bat daukagu zuretzat: euskaraz elkarrekin irakurtzeko kluba!

Bai, badakigu askotan zaila izaten dela euskaraz zer irakurri aukeratzea. Hainbeste aukera daude! Edo jakin arren, kostatu egiten zaigu ohiturarik ez dugulako. Egon lasai, gu hemen gaude zurekin praktikatzeko.

Balmasedan irakurzale kluba euskaraz abiatu nahi dugu, eta horretarako zure iritzia jakin nahi dugu. Hortaz, bilera informatiboa antolatu dugu, Balmasedako liburutegian, martxoaren 3an, 19:00etan. Bertan, nola funtzionatuko dugun, zenbatero elkartuko garen, zein liburu irakurriko dugun, eta nortzuk garen argituko dugu. Aldez aurretik izena ematea eskertuko da (mezu bat bidaliz 671 070 044 edo enkarterri@aek.eus), baina bilera guztioi irekia izango da, eta euskaraz irakurtzeko interesa duen edonork parte har dezake.

Klubean parte hartzea interesatzen bazaizu, baina bilerara ezin bazara etorri, jarri gurekin harremanetan eta informazioa emango dizugu.

Laster arte, lagun, eta euskaraz paraktikatu gurekin!