Menu Close

Gurasolagun Pasaportea Sopuertan

Kaixo, familia!

Gurasolagun Pasaportearen hurrengo ekintza Mozorro tailerra izango da. Familian gure pertsonaia gustukoenak sortuko ditugu (piratak, rock-izarrak, magoak….). Horretarako, gure irudimenaz aparte, goma eba, kartulina, oihalak eta material ezberdinak erabiliko ditugu. Sopuertako Auzo-etxean izango da, otsailaren 18an, ostiralean; 17:30ean.

Tailerrean erabiliko den euskara erraza izango da; eta 4 – 9 urte bitarteko haurren familientzat gomendatuta dago. Gogoratu, halaber, ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon.

Leku kopurua mugatua izango da, eta ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea otsailaren 16a baino lehen. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

Antolatzen ditugun ekintza guztietan, segurtasun neurriak bermatuta daude, eta era berean COVID19rako protokoloa aplikatzen dugu. Helduek COVID19a ziurtagiria erakutsi beharko dute.

Zatoz, familia, eta praktikatu euskaraz gurekin!