Menu Close

Gurasolagun tailerra: bizkotxo piruletak!

Enkarterriko Berbalagunok gure eskualdeko familia euskaldunei euskaraz aritzeko aukerak eskaini nahi dizkiegu Gurasolagun ekintzen bidez. Hala, urtarrilaren 27an, ostirala, sukaldaritza tailerra antolatu dugu. Arratsaldeko 17:30ean izango da, Alonsotegiko liburutegi zaharrean. Tailerrean bizkotxo piruletak (cake pop) gozo-gozoak egingo ditugu. Orea prestatu, laberatu, bizkotxoak apaindu, eta nahi duenak jan ditzake, noski! Familian euskaraz errezeta errazak ikasteko aukera bikaina.

Erabiliko den euskara erraza izango da; eta 510 urte bitarteko haurren familientzat gomendatuta dago. Gogoratu, halaber, ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon.

Leku kopurua mugatua da, eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Izena emateko epea urtarrilaren 26ko eguerdian itxiko da. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

Zatoz, familia, eta praktikatu euskaraz gurekin!