Menu Close

Gurasolagun pasaportea Zallan

Kaixo, familia!

Gurasolagun Pasaportearen hurrengo ekintza ihes-gela bat izango da. Ez dakigu nola, baina eskolan itxita geratuko gara, eta handik ateratzeko elkarri lagundu beharko diogu. Pistak, enigmak eta puzzleak asmatuz irtenbidea argituko dugu. Ekainaren 3an, ostiralean egingo dugu, Enkarterriko AEK euskaltegian, Zallan. Hiru txanda egingo ditugu: 17:30ean, 18:15ean eta 19:00etan. Txanda bakoitzeko bi talde egongo dira, eta talde bakoitzean, gehienez, 6 partaide.

Erabiliko den euskara erraza izango da; eta 510 urte bitarteko haurren familientzat gomendatuta dago. Gogoratu, halaber, ekintzak familian egitekoak direla, gurasoek parte hartu behar dutela eta ezin izango dela umerik bakarrik egon.

Leku kopurua mugatua da, eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea ekainaren 2a baino lehen. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi honako datu hauek zehaztuz: familiako kide kopurua, izen-abizenak eta haurren adina.

Zatoz, familia, eta praktikatu euskaraz gurekin!