Menu Close

Irakurzale kluba: ekaineko irakurgaiak

Ekainean bi irakurgai izango ditugu Irakurzale klubean. Hilaren 2an, ostegunean, Miñan liburuari buruzko solasaldia egingo dugu. Ibrahima Balderen ahozko kontakizuna Amets Arzallus Antiak euskaratu zuen eta paperera ekarri, gu guztiok ezagut dezagun. Hunkitu gaituen errealitate gordinaz mintzatzeko aukera izango dugu.
Ondoren, ekainaren 30ean, hilaren azken ostegunean, bestelako kontakizun bat izango dugu: Isiltasunaren itsasargia. Ibon Martinek gaztelaniaz idatzia, eta Aiora Jakak euskaratutako nobela beltza da. Ikerketa lanak asko emango digu hitz egiteko eta hausnartzeko.
Bi solasaldiak, ohi dugun moduan, Balmasedako Enrique Bedia Liburutegian izango dira, arratsaldeko 19:00etan. Parte hartzeko, aldez aurretik izena ematea eskertzen da 671 070 044 telefonoaren bidez edo enkarterri@aek.eus helbidera idatziz.
Zatoz eta goza ezazu literaturaz gurekin!