Menu Close

Ekaineko agenda

Ekainean aukera asko izango ditugu euskaraz praktikatzeko: familientzako ekintzak, zineforuma, irakurle klubak, ikuskizunak eta bisita gidatua,… eta gainera, Balmasedako euskal jaian mintzodromoa edota Herri txiki, infernu handi programaren grabazioa Karrantzan. Gogoratu, halaber, udako berbataldeetan izena emateko epea zabalik dagoela. Udan Enkarterritik ibiliko bazara, apunta zaitez berbataldera, eta gurekin euskaraz praktikatu!

Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko: 671 070 044 telefonoa edo enkarterri@aek.eus helbidea.