Menu Close

Oketara mendi irteera (azaroak 5 igandea)

Mendilagunok! Ikasturteari hasiera emateko plan bikaina daukagu! Azaroaren 5ean Oketa mendira igoko gara, Ubide herritik abiatuta.

Bi aukera daude: Durangoko San Roke aparkalekuan 8:30ean elkartu, autoak antolatu eta elkarrekin igo, edo zeure kasa 9:15ean Ubiden agertu. Gorbeia txiki esaten dioten mendi eder hau ezagutzeko aukera galduko duzu? Zatoz!

Eman izena 639 400 786 whatsapp zenbakian edo durangaldea@aek.eus e-postan.

Ibilbidea: Ubide-Gorrien bidea- Siskina-Leize-Oketa-Ubide
Luzera: 15 km
Desnibela: 480m
Iraupena: 4 ordu 30 minutu