Adi, irakurzaleok! Aurten ere Durangoko Bizenta Mogel Bibliotekan, liburutegiarekin batera, ekimen interesgarria antolatu dugu: EUSKARAZ ASTIRO irakurzale kluba.
Euskaraz idatzitako (edo euskaratutako) liburuak irakurriko ditugu ondoren elkarrekin komentatzeko. Gozamena erdigunean jarriz askotariko irakurgaiak partekatuko ditugu. Erritmo lasaian. Letren artean topaturiko pertsonaiak, eszenak, testurak, hitzak, isilune zein elkarrizketak, gogora ekarriz, liburuen inguruko solasaldiak burutuko ditugu.
Gure hileroko elkarrizketetan sortzen direnak kontuan harturik, beste obra batzuk ere agertu daitezke. Horrela euskal sorkuntza ezagutzen jarraituko dugu era naturalean.
Azaroan hasi eta ekainean amaituko dugu. Guztira, 8 saio izango dira.
Urrian partaideei emailez egingo zaie aurkezpena eta harrera, eta azarorako irakurri beharreko irakurgaia eskuratzeko argibideak emango zaizkie.
Dinamizatzailea Mireia Delgado Expósito izango da.
Hilean behin, astelehenetan elkartuko gara: Bizenta Mogel Bibliotekan, 16:30etik 18:00etara.
AZA 13
ABE 11
URT 15
OTS 12
MAR 11
API 15
MAI 13
EKA 10
Animatu, eman izena eta zabaldu zure inguruan!