Menu Close

2023a euskara praktikatuz hasiko dugu!

Kaixo, lagun:
Urtea ondo baino hobeto hasteko, Berbalagun talderen batean parte hartu nahi duzu?

Parte hartzea DOHAINIK da, eta hamaika abantaila daude; deskontuak, ikastaroak, irteerak, opariak… Gainera, izena ematen duzuenon artean hilero-hilero 10 SARI-KUTXA 🎁 zozketatzen ditugu.

Durangon, Iurretan, Abadiñon, Elorrion, Berrizen eta Garain elkartzen gara. Hainbat talde ditugu, eta berriak sortzeko prest gaude!

Online taldeetan izena emateko aukera ere badago:

IZENA EMATEKO klikatu lotura honetan: http://emanizena.praktikatu.eus/

Zure zain gaude, PRAKTIKATU EUSKARAZ GUREKIN!