Menu Close

Plateruenako Mintzodromoa

Asteazkenean Plateruena bete genuen MINTZODROMO jendetsuarekin. Goizean Kurutziaga, San Jose, San Antonio eta Nevers ikastetxeetako ikasleak etorri ziren. Ane Perez dantzariak gidatuta, sare sozialez, aisiaz, eta egungo ofizio berriez hitz egin genuen, musikak eta jan-edanak lagunduta.

Arratsaldean, berriz, euskaltegietako ikasleen eta Berbalagunen txanda izan zen. Arratsalde goxoa eta atsegina, gaiz-gai eta mahaiz-mahai saltoka.

Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi, plazera izan da!