Menu Close

Neguko lehiaketaren sariduna eta erantzun zuzenak

Neguko lehiaketan 110 erantzun jaso ditugu, eta Bermeoko produktuen sorta Manex Duorentzat izan da, zorionak!

Eskerrik asko guztiei parte hartzeagatik, honako hauek izan dira erantzun zuzenak:

  1. Lotu esanahi bereko hitzak: askotan, maiz; eleberri, nobela; batzuetan, noizean behin; atzo gauean, bart; biharko pasata, etzi;olgetan, jolasten; e-posta, korreo elektronikoa.
  2. Noiz pasatuko da 23. Korrika Bermeotik? Martxoaren 20an. Berez, 21ean pasatuko da, goizaldean oso goizetik, baina praktikan martxoaren 20an egongo gara Bermeon Korrikaren zain. Egitarau zabala egongo da egun horretarako: goizeko 10:00etan Korrika txikia, arratsaldean Kabidxen Korrika zuzenean, argazki erakusketa, txokolatada, jolasak… Horrez gain, Eleizalde ikastola eta Benito Barrueta institutua irekita egongo dira Korrika pasatu arte. Eskerrik asko Harro Herri egiten ibiliko zareten guztiei!
  3. Amaitu esaldia: Sareginak, izaera baten… jostunak.
  4. Asko izan dira zuen kirolaririk gogokoenak, baina askotan errepikatu den izena Unai Gomez izan da. Oraingo eta lehengo futbolarien izenak aipatu dituzue gehien bat, argi geratu da kirolari hitzarekin futbolaria irudikatzen duzuela, orokorrean.

Hurrengo lehiaketa udaberrian izango da, erraza da!

Busturialdeko Hitzan +