Menu Close

Bertoko sendabelarrak ezagutzera

Atzo arratsalde ederra pasatu genuen bertoko sendabelarrak ezagutzen, Gaizka Sanchezi esker. Bost eta erdietan elkartu ginen eta Kurtzio auzotik abiatu ginen sendabelarren bila: horma-belarra, asuna, artzain-zakua, luki buztana… eta beste hainbeste sendabelar ikasi genuen desberdintzen. Gaizkak azaldu zigun noiz jaso behar dugun, zelan gorde eta zertarako erabili sendabelar bakoitza, benetan interesgarria eta oso praktikoa, edonork etxean egiteko moduan. Buru-belarri aritu ginen koadernotxoetan dena jasotzen, ezer ahaztu barik. Ez da izango azkena, zazpi eta erdietan bueltatu ginen herrira gehiago jakiteko gogoz. Eskerrik asko etorri zareten guztiei, zuen zalantzak eta esperientziak partekatzeagatik, eta, batez ere, Gaizkari, maisutasunez eta pazientzia handiz hain arratsalde berezia eskaintzearren!