Menu Close

Uda aurreko topaketa: kronikatxoa

Pasa den ostiralean ikasturte honetako taldekideak elkartu ginen bazkaltzeko, bai astero elkartu izan direnak, baita antolatutako ekintza eta tailerretan parte hartu dutenak ere. Oso ondo pasatu genuen eguna, eguerdian hasita. Ordu bietan lameran izan genuen hitzordua, astiro Akelarrera igotzeko. Han bazkaldu genuen eta gero portura bajatu ginen bazkalostean. Iluntzera arte luzatu genuen topaketa, uda eta gero berriro elkartuko garelakoan. Eskerrik asko gurekin urritik hona euskaraz praktikatzera etortzeagatik!

Gure argazkiak ikusteko, klikatu hemen…+