Menu Close

Udaberriko lehiaketaren sariduna eta erantzun zuzenak

Gaur entregatu diogu saria Saioa Bilbaori, udaberriko lehiaketaren saridunari, zorionak! Guztira 123 erantzun jaso ditugu maiatzaren 2tik 19ra, eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei. Honako erantzun hauek izan dira zuzenak:

  1. Lotu esanahi bereko hitzak, bere zenbakia idatziz:
  • Begi onez ikusi: ondo iruditu
  • Tarra-tarra: dandarrez
  • Ezinikusi:  gorroto
  • Gorriak ikusi: oso txarto pasatu
  • Zaldiko-maldiko: arrelepo
  • Itsumustuan: bat-batean
  • Gorriak esan: iraindu
  1. Zein eskutan dauka Xixilik orrazia? Eskuinean.
  1. Non dago XV. mendeko etxe hau? Talan.
  2. Nori emango zenioke Hegaluze saria? Gehien errepikatu izan diren erantzunak izan dira: Erraldoi txikien konpartsari, Herri Babesari, herriko emakumeei, arrantzaleei, sareginei, Xixili taldeari, baita herriko pertsona zehatzei: Jabi Elortegiri, Jone Corralesi…Saridunak, Saioak, herriko emakumeen talderen bati emango lioke.

Hurrengo lehiaketa udazkenean izango da, galdera-erantzun proposamenik badaukazue, bermeoberba@gmail.com helbidera bidali eta hurrengoan galdetuko dugu, mila esker!