Heldu da berriz Nafar hegoaldeko uzta ekutik eskura kanpaina. Martxoaren 29ra arte, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak eskatzeko aukera izango dugu, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Guztiak dira kalitate bikainekoak eta guztiek daramate Errigora Balioak berme-zigilua.
Egin zure eskaera berandu baino lehen…+
Honezkero ondotxo dakigun bezala, aukera paregabea dugu etxeko despentsa betetzeko, baina, gainera, kanpaina honetan parte hartuz:
- Bertako elikagaien alde egingo dugu.
- Euskara indartuko dugu.
- Auzolana bultzatuko dugu eta
- Ekoizpenean bidezko harremanak sustatuko ditugu.
Martxoan eskaera online egin eta gero, apirilean jasoko dugu eskatutakoa. Apirilaren 27an jaso behar dugu, ostegunean, arratsaldeko zapietatik zortzietara. Zalantzarik izanez gero, idatzi edo galdetu: 607 609 580.