Menu Close

Bisita gidatua: kronikatxoa

Gaur eguerdian Bermeo bisitatu dugu Turismo Bulegoaren eskutik, eskerrik asko Politxene!

Lameratik fraidetako klaustrora joan gara, orain dela mende asko nolako Bermeo izan zen irudikatzeko, eta oso lagungarria izan da horretarako sasoiko mapa. Adi egon gara guztiok azalpenak entzuten, baita gure oroitzapenak elkarbanatzen ere. Handik alde zaharretik jarraitu dugu, goiko plazara eta San Juan portalera, Andra Mari kalean amaituz. Oso ondo pasatu da ordubeteko bisita eta gehiagorako gogoz geratu garenez, bisitarekin jarraitzeko aukera egongo da aurrerantzean, data zehaztu bezain pronto jakinaraziko dizuegu. Hurrengorako geratu dira herriko tala eta portua, oso interesgarriak seguru. Gurekin Bermeo ezagutu nahi?

Argazkia: Busturialdeko Hitza (Olaia Zabalondo)

Busturialdeko Hitzan irakurri…+