Menu Close

Udazkeneko lehiaketaren sariduna eta erantzun zuzenak

Herenegun, abenduaren 3an, euskeraren eguna ospatu genuen goiko plazan, goizez, eta Kafe Antzokian arratsaldez. Goizez umeentzako tailerrak, hitzaldia, bertsoak, erraldoi txikiak, eta eguraldiari aurre eginez oso giro ona. Arratsaldez Eingule lehiaketaren finalean oso ondo pasatu genuen guztiok ere, eguna bikain amaituz. Alkateak entregatu zion Bermeoko produktuen sorta berbalagunon udazkeneko lehiaketaren saridunari, Amaia Gaubekari, zorionak!

160 erantzun jaso ditugu lehiaketan, eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei. Honako hauek izan dira erantzun zuzenak:

1.- Lotu ezkerreko zutabeko hitzak goiko ilarakoekin:

Jo eta ke – lotu barik. Itsu-itsu – zoro-zoro. Sutan – oso haserre. Korrika – arineketan. Mela-mela – oso bustita. Hurre – hurbil. Berbetan – hitz eta pitz.

2.- Zein ez da bermeotarra? Maren.

3.- Noiz hasiko da aurten Euskaraldia? Azaroaren 18an.

4.- Zein izango da aurten zure rola? Ahobizi gehiago izan ere, belarriprestek ere erantzun duzue hein handi batean, mila esker!

Hurrengo lehiaketa neguan izango da, otsailaren 1etik 17ra, ordura arte, praktikatu euskaraz gurekin!