Menu Close

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dugu

Bihar Euskaraldia amaituko da Zuhaitz Gurrutxagaren bakarrizketarekin eta Karmele Allikari tokatu zaizkio gonbidapenak, ondo pasa!

Hala eta guztiz, badakizue etzi Euskaraz Bizi Nahi Dut eguna ospatuko dugula, nazioarteko eguna dela aprobetxatuz, eta euria iragarri digutenez, goizeko ekintzak goiko plazako elizpean izango dira, han egongo gara. Antolakuntzan lagundu nahi baduzue, goizeko 11:00etan etorri Kulturetxera, eskerrik asko!

Gero, arratsaldean, Eingule lehiaketaren finalak izango dira, 16:30ean gaztetxoena eta 18:30ean helduona, Kafe Antzokian. Etorri parte hartzera, eta gero amaieran, 19:30etik aurrera, sari banaketa izango da. Horrekin batera berbalagunon udazkeneko lehiaketako saria ere entregatuko da, Amaia Gaubeka izan da sariduna.

Beraz, bihar eta etzi, praktikatu euskaraz gurekin!