Menu Close

Azken topaketa ikasturte amaieran

Pasa den asteko ostiralean ikasturte amaierako topaketa izan genuen, udako oporraldia baino lehen elkar agurtzeko. Urritik ekainera hainbat taldetan elkartu diren berbalagunak bazkaltzera joan ziren eta ohi bezala taldeko argazkia egin zuten amaieran. Irailaren bukaeran hurrengo ikasturteko taldeak hasiko dira antolatzen baina gogoratu ekainaren 24ra arte irekita dagoela epea udako berbalagun talde batean izena emateko. Udako berbalagun taldearen hasiera uztailaren 6an izango da eta abuztura arte elkartuko da astero. Uztailaren 6an arratsaldeko 8etan geratuko gara Talan, baina egun horretan adostuko da hurrengo hitzorduetarako ordua eta asteko eguna. Udan ere praktikatu euskaraz gurekin!