Atzo jaso zuen saria udaberriko lehiaketaren saridunak, Bego Anduizak, zorionak! Bermeoko produktuen sorta jaso zuen, baita Praktikatu oparitxoak ere.
80 erantzun jaso ditugu, eskerrik asko guztiei parte hartzeagatik. Honako hauek izan dira erantzun zuzenak:
- Lotu esanahi bereko hitzak, bere zenbakia idatziz:
Haize berdea: hotz handia
Argira egon: liluratuta
Begiz jo: aukeratu
Herriko haizea: harroputza
Haizea eman: haserretu
Hala dala eta: zalantza barik
Aurpegi eman: aurre egin
- Zein da kale honetako izena? Kale iluna
- Bermeotar baten omenez ospatuko da igeriketa irailaren 3an. Zein da? Salome Campos.
- Zein auzotatik atera dugu argazkia? San Migel auzotik.
Udazkenean hurrengo lehiaketa eta bitartean, praktikatu euskaraz gurekin, udan ere!