Menu Close

Izurdeen aurreko liburua irakurriko dugu

Kirmen Uriberen azken liburua irakurriko dugu Barakaldoko Irakurzale Klubekook: Izurdeen aurreko bizitza. Martxoaren 1ean, 19:30ean, Kilima Faktorian elkartuko gara liburua irakurritakoan lagun giroan horretaz aritzeko. Hona hemen sinopsia:

Euskal kondaira zahar baten arabera, izurdeak, garai batean, pertsonak izan ziren. Izurde bilakatu ziren laminen maitale izatearren. Eta behin gorputzez aldatuta, ezin berriz lehengora itzuli. Migranteari ere gertatzen zaio halakorik herrialdez aldatzen denean. Mudatzen zaio bizitza eta ezinbestean baita atzean utzitakoarekiko lotura ere.

Uri, Nora eta bien seme-alabak New Yorkera lekualdatuko dira liburu honetan. Rosika Schwimmer sufragista eta bakezalearen bizitzan oinarritutako nobela bat idatzi nahian ari da Uri: nola hazi zen zaldi eta kontzertu artean, nola lotu zen emakumeen askapen mugimendura, nola antolatu zuen Gerra Handiari aurre egin nahi zion bake-ontzia. Haren urratsak ikertu bitartean, ordea, bereak ere aterako zaizkio bidera, haurtzaroko bizipenak, faro bat arrosaz margotu zutenekoa, izebarekin konpartitutakoak. Familia ezari-ezarian hirian etxe egiten doan bitartean.

Izena emateko: 678 626 567 telefonora deitu edo idatzi barakaldo_berba@aek.eus helbidera.