Menu Close

Nor gara?

Barakaldoko berbalagunen 2008tik daramagu euskararen erabilera bultzatu eta sustatzen. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak... antolatzen ditugu.

Programaren sustatzaileak: Barakaldoko Udala, Udal euskaltegia, Hizkuntza Eskola, Sasiburu euskara elkartea eta Barakaldoko AEK euskaltegia. Baina denen asmoa egitasmoa handitzea denez, herriko gainontzeko elkarte, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko asmo sendoa daukate.

Barakaldotik kanpo Euskal Herriko hainbat herritan badira mintzapraktika egitasmoak. Ezagutu nahi dituzu?