Menu Close

Barakaldoko berbalagunok martxan! Euskaraz mintzatu nahi?

 

Barakaldoko berbalagunok euskara kalera ateratzen segituko dugu ikasturte honetan. Anima zaitez eta eman izena (678 626 567 telefono edo barakaldo_berba@aek.eus helbidearen bitartez, bestela, esteka honetan egin dezakezu). Hau aurki dezakezu gurean:

  • Berba taldeak euskaraz lasai aritzeko aisialdian.
  • Gurasolagunak familia giroan euskaraz mintzatzeko.
  • Paseatzeko taldeak herriko txokoak hobeto ezagutzeko.
  • Irakurzale kluba gustuko liburuez hitz egiteko.
  • Era askotako ekintzak gustura sentitu eta jende berria ezagutzeko.