Menu Close

Odolekoak liburua irakurriko du Barakaldoko Irakurzale klubak

Barakaldoko Irakurzaleek aukeratu dute jada urrirako irakurriko duten liburua: Antxiñe Mendizabal Aranburu idazlearen Odolekoak eleberria. Behin irakurrita, Clara Campoamor Kultur Etxean elkartuko dira, urriaren 5ean, 19:30ean. Izena emateko: 678 626 567 telefono edo barakaldo_berba@aek.eus e-postara jo.

Hona hemen sinopsia:

1941ean hasi eta oraintsu arte, Iruñeko familia baten historia kontatzen digu nobelak, hiru belaunalditan zehar, hiru emakumeren bitartez: Matilde, Teresa eta Amaia, nor bere ama bilatzen eta ukatzen duten hiru matrioxka.

Unean uneko modak, gertakariak eta bizimoduak pasatzen dira ispilu ibiltari baten aurretik; gizartearen tenkak, borrokak eta aldaketak ageri dira kronika bizi honetan. Historia handiaren gainetik, ordea, hainbat jenderen istorioak ezagutuko ditugu: Echalucetarrenak, baina baita haien ahaide, neskame, lagun eta etsaienak ere.

Baina, batez ere, ama-alaba harremanei buruzko kontakizun sakon, gogor eta hunkigarria da esku artean duzuna: lotura zail, konplexu eta mingarria, sentimendu kontrajarriz osatua, edari bizi batzuen antzera, sartzean eztarria erre eta barrena luzaroan berotuko dizuna.