Menu Close

Euskaraz praktikatu nahi?

Ikasturtea hastearekin batera hasi ginen biltzen mintzalagunok, askotariko taldetxoetan. Arrazoi batengatik edo besterengatik euskara praktikatu nahi duten kideei zuzenduta dago egitasmoa, ondo datorkigunean, presiorik gabe, mingaina astintzeko euskaraz.

Ikasturtea badoa aurrera, baina, lasai, ez zabiltza berandu. Euskara praktikatu nahi baduzu edota beste norbaiti euskara praktikatzen lagundu nahi badiozu, kafe edo garagardo baten bueltan, poteoan, mendian… ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan!

Informazio gehiagorako, deitu 670 42 00 48ra edota idatzi zestoa@aek.eus helbidera. Euskaltegian bertan ere topatuko gaituzu!