Menu Close

Mintzataldeak, online ere bai!

Euskara badakizu, baina hitz egitea kostatzen zaizu? Badakizu praktikatu ezean, ezer ez dela aldatuko! Askoren arazoa izaten da geure bizitza, lana eta bestelakoak uztartzea. Hona hemen irtenbidea: mintzapraktika online! Online eskaintza oso aukera erraza eta erosoa da, baldin eta ordutegia edo distantzia tarteko, euskara praktikatzeko aurrez aurreko aukerarik ez baduzu. Horrela, ordenagailu, tableta edo sakelakotik, parte-hartzaileek aukera izango duzue beste euskaldun batzuk ezagutu eta haiekin hitz egiteko.

Izen-ematea azaroaren 1etik 30era egongo da zabalik. Izena emateko, ONLINE modalitatea sakatu beheko lotura honetan, eta aukeratu gustuko egun(ak) eta ordutegia(k).

Animatu, eta eman izena!