Menu Close

Zumaiako Baleike aldizkarian, Begoña Peña mintzalaguna

Duela urte bete hasi ginen, Aia eta Orioko Karkara aldizkariarekin elkarlanean, euskaltegiko ikasleei elkarrizketak egiten. Horien artean, mintzalagunak ere badaude, eta herritarrok haien bizipenak gertutik ezagutzeko aukera ematen digu ekimentxo honek (karkara.eus).

Oraintsu, bada, Zumaiako Baleike aldizkariarekin ere hasi gara mintzalagunei elkarrizketak egiten eta argitaratu berri dute Begoña Peñari egindakoa. Beste kontu batzuen artean, aipatu zuen herritarrek ez ziotela euskaraz egiten eta horrek pena handia ematen ziola. Esan berri digu, ordea, artikulua plazaratu denetik, nabaritu duela jendea euskaraz hitz egiten hasi zaiola.

Une honetan, paperean bakarrik dago elkarrizketa, baina kontsultatu nahi izanez gero, hemen duzue Baleike aldizkariaren atarirako esteka: https://baleike.eus/