Menu Close

Beti dago mintzalagun izateko aukera

Kaixo, lagun!

Badaezpada, berriz diotsuegu: Urola kostan euskara dohainik praktikatzeko Mintzalagun egitasmoa daukagu! Izan ere, jende askok ez dauka aukera honen berri eta pena da, ze badakigu elkarte eta eskoletan badagoela gustura arituko litzatekeen jendea. Horregatik, eskatzen dizuegu zuen ingurukoak animatzeko eta mezu hau zabaltzeko.

Izena emanez gero, zer gertatuko litzatekeen? Bada, Mintzalagun egitasmoko arduradunak interesa duenarekin hitz egingo luke eta haren beharrei erantzuten saiatuko litzateke. AEK-k 3-4 pertsonako taldeak osatzen ditu, zeintzuetan txikitatik euskaraz dakien bat eta praktikatu nahi dutenak biltzen diren. Talde horiek astean behin elkartzen dira, ordubetez, gustuko duten jardueraren bat eginez, euskaraz hitz egiteko. Denetarik egiten dute: paseoa eman, kafea hartu, pintxo-pote egin, mendira joan, erosketak egin… Gauzak horrela, nor bere helburua lortzeko apuntatzen da: txikitatik euskara jaso duena laguntzen aritzen da, batetik; eta praktikatu nahi dutenek aukera dute gune euskaldun bat izateko, bestetik.

OSO ERRAZA DA IZENA EMATEA: bidali whatsappa (625 485 215), pasatu euskaltegitik edo klikatu lotura honetan > http://emanizena.praktikatu.