Menu Close

Sasi guztien gainetik…

Lehengo ostegunean egin genuen Urola kostako Mintzalagun egitasmoaren hasiera-ekitaldia eta irribarretsu atera ginen Modelo aretotik. Izan ere, Ixabel Agirresarobe Arzallusek makina bat abentura kontatu zizkigun.

2009tik gabiltza Urola kostan Mintzalagun egitasmoan eta aurten ere erantzun polita izan du. Egun, 100-bat lagun ari dira euskara praktikatzeko, astero-astero, elkartzen eta espero dugu jende gehiago animatuko dela.