Menu Close

Itxuratu dugu Mintzalagun hasiera-ekitaldia

Aurten hitz egiteko irrika biziaz hasi gara eta Ixabel Agirresarobe ipuin-kontalaria izango dugu Urola kostako Mintzalagun egitasmoan. Azaroaren 16an, 19:00etan, Zarauzko Modelo aretoan elkartuko gara.

Bestalde, Zarauzko AEK-k irailean antolatu ohi duen Euskararen aldeko lasterketa azaroaren 18ra atzeratu genuela eta, egun horretarako bisita gidatua (izena eman nahi izanez gero, Urola kostako Mintzalagun dinamizatzaileari edo Zarauzko AEKri jakinarazi, mesedez) eta kontzertua ere antolatu ditugu.

 

On egin dagizuela.