Menu Close

Maruri-Jataben: 8 laburmetrai

Joan den ostiralean, apirilak 26, eta hilabeteko azken ostiral guztietan bezala, Berbalagunek programatutako jardueraz gozatzeko aukera izan genuen, Jataben. Aurreko honetan Laburbira film laburren zirkuituarari esker 8 film izugarrirekin gozatu ahal izan genuen, nahiz eta metraje txikia izan.

Zortzi pasaje, zortzi istoria, zortzi bizitza… batzuk umorez josita, beste batzuk beldurrez baina guztiak ikusteko modukoak.

Hauxek, hurrenez hurren, aurtengo edizioan ikusgai izan ditugun  film-laburrak:

DENA ASMATUTA DAGO  Zuzendaria: Jone Arriola

Estetika zaharra eta arrosa duen bainugela. Komunaren erdian bainuontzi bat dago, non bi gazte erlaxatzen diren porro bat erretzen duten bitartean. Elkartzea indarrean jartzen den heinean, elementuen jatorriari eta sorrerari buruzko filosofia egiten hasten dira, elkarrizketak gai pertsonalagoetara jotzen duen arte.

KATALINAREN ZORIA Zuzendaria: Guillermo Ordás

Gerra izugarri batek harrapatu du Katalina, zainetan duen indarrak bultzatuta, bertatik ihes egiteko borrokan ari dena. Zoriak, patuak eta kemenak erabakiko dute lortuko duten ala ez.

ERRO Zuzendaria: Amaia Lejarreta

Amaia Lejarretaren oda poetikoa, irudiekin eta musikarekin lotuta. Bodypainta eta dantza bertikala uztartuz, Amaia Lejarretak bizitzaren zikloa irudikatzen du obra ikusgarri honetan, irudi zoragarriekin.

BABESA Zuzendaria: Ander Iruretagoyena

Aratz, pertsonaia nagusia, bizitzan gorabehera latzak dituen gaztea da; sare sozial eskasa du, lan-prekarietatea eta ama gaixo bat du, eta etengabeko laguntzak behar ditu. Egoeren zurrunbilo horrek antsietatea eta egonezina sortzen ditu Aratzen, eta dirua irabazteko beharra areagotzen du, familiaren arazoak konpontzeko eta bizimodu hobea emateko.

MUNDU BERRI BAT Zuzendaria: Mikel Álvarez

Apokalipsi zonbian hogei urtez biziraun ondoren, elikagaiak biltzetik bueltan, Loinazek hozkada bat jaso zuen. Bere buruaz beste egitear dagoela, izurritea amaitu dela jakingo du. Aurkitu dute erremedioa eta etxean daukazunarekin presta dezakezu. Mundu berri bat duzu aurretik… ala ez?

ZIRRARA Zuzendaria: Ane Cuesta

Plazerra, masturbazioa… neskatila baten ikuspegitik pantailan. Neska gazte bat bat-batean bere gorputza deskubritzen hasten da. Aurkikuntza horrek uste baino buruhauste handiagoak ekarriko dizkio…

TALKAK Zuzendaria: Ilune Díaz eta Jordi Nuet

Krisian dagoen bikote batek jolas-azoka batean aurkituko du ustekabeko txoke-terapia perfektua, bere arazoak noizbait konponduko dituena.

BETIZU BURU Zuzendaria: Ander Iriarte

Miren eta Manuren arteko harremana ez doa ondo, beraz, baserri bat gordetzen dute asteburua pasatzeko eta konpontzen saiatzeko. Indarkeriak indarkeria dakar, eta ibarreko legenda batek dio zapaltzaileek entzuten duten azken gauza zintzarri bat dela…
Guk ikusiak ditugu dagoeneko, eta aukera izanez gero zoaz ikustera merezi baitu.
ESKERRIK ASKO ETORRI ZARETEN GUZTIOI!!!!!
BETI BEZALA PLAZER HANDIA IZAN DA ZUEKIN EGOTEA!!!!