Menu Close

Berbakiu: Bakarrik gero arte!!!!

Elkartzeko eta arratsalde ederra pasatzeko eguna iritsi zen. Bai, joan den ostiralean, hilak 30,  Uribe Butroe eskualdeko berbalagun proiektuaren lagunak Maruri-Jataben bildu ginen gure presentziaz gozatzeko, eta nola ez!!! askari ederra egiteko.
Arratsaldea hasteko bertako baratze ekologikoak
eta konpost egiteko proiektua ezagutu genituen.
Ederrak baino ederragoak dira ekoizten diren barazkiak.
Auzokideen esku uzten dituzten zortzi baratzeak bisitatu ondoren,
eguna ezin gozoago amaitu zen.
Portzierto, arratsalde hark datorren ikasturtean egingo ditugun tailerretako batzuk prestatzeko, asmatzeko eta programatzeko balio izan zuen.
Lehenengoa
Bigarrena.
Benetan galduko dituzu??? Jakizue, irudia goxoa bazen, bere zaporea askoz hobea zela.
Hona hemen datatzaileak, haiek kontatu ahal izango dizuete.
Kuadrilla, mundialak zarete gero!!!!. Datorren urtean gehiago!!!! Topa!!!!

Ez zen adioa izan, gero arte besterik ez zen izan, orain deskantsatzeko mementua heldu da, mendian zein hondartzan, eguzkitan zein euripean…. orain, arnasa hartzeko unea da, baina beti EUSKARAZ.

Bizi euskaraz!!!!

Euskaraz seguru!!!!

Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!