Menu Close

Bakio: Plentziara txangoa!!!

Ene, zein ondo pasa genuen Plentzian eta zenbat ikasi genuen!!!  Maiatzeko azken egunean, hilak 31, hilabetea ondo bukatzeko Bakioko berbalagunok Plentziako Museora joan ginen, bisita gidatu bat jasotzera.

Hurbildu ginen guztiok txundituta geratu ginen, alde batetik ikusgarria den eraikinagatik beragatik eta bestetik barruan dituen bitxi guztiengatik. Museoa udaletxe zaharreko eraikinean dago. Izan ere,  dorretxe tipologiakoa da eta benetan zoragarria da. Barruan dagoena itsas munduarekin loturik dago. Horrela garai ezberdinetako barkuen maketak topa daitezke bertan. Bigarren solairuan nabigazioko hainbat tresna erakusten dira, hala nola, prismatikoak, oktanteak, sextanteak, bitakorak, besteak beste. Itsas dokumentazioa inguruko ondareak osatzen du bilduma, haien artean hurrengo hauexek: nabigazio gutunak, izaera komertzialarekin, itsas egunerokoak, itsasbideak, pilotuen izendatzeak, itsasontzien argazkiak, astronomia eta nabigazio itunak.

Eguna aprobetxatu nahi genuenez, herria bera eta bertako kale ederrak bisitatu genituen.

Eguna  amaitzeko, bertako gastronomiaz gozatu genuen, eta zein ondo egon ginen eta gozo zegoen dena.

Hurrengoan animatu eta apuntatu!!!!

Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!!!

Bizi euskaraz!!!!

Euskaraz seguru!!!!

Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!