Menu Close

Gatika: Batzen gaituen komunikazioa!!!

Gizakiok komunikazioa informatzeko, trebatzeko eta konbentzitzeko erabiltzen dugu, eta jaiotzen garenetik, tresna boteretsu hori erabiltzen ikasten dugu, arretaren maila guztiak lortzeko: batzuetan kontzientzian jarduten dugu, eta beste askotan, nahita edo nahi gabe, inkontzientean modu sotilean sartzen gara horren bidez.

Komunikazioaren bidez, genero-berdintasuna sustatzeko eta genero-aurreiritziei aurre egiteko lan egin dezakegu. Joan den asteartean, maiatzak 30, aurreko hori guztia, entzun eta jaso genuen Pilar Kaltzadarengandik, Gatikako Gaztetxokoan.

Arreta handiz entzun genituen haren azalpenak eta nola komunikazioaren bidez, genero-berdintasuna sustatzeko eta genero-aurreiritziei aurre egiteko lan egin dezakegun. Hau da, pertsona bakoitzak bere egunerokoan integratu beharko du komunikatzeko, genero-aniztasuna kontuan hartuz eta ospatuz, bere komunikazioaren dimentsio guztietan modu kontzientean integartuz, sexu, gizarte-genero edo genero-identitate jakin bat ez diskriminatzeko eta genero-estereotipoak saihesteko.

Eskerrik asko Pilar eta zorionak egindako lanagatik!!!!!

Eskerrik asko etorri zineten guztioi!!!!

Bizi euskaraz!!!!

Euskaraz seguru!!!!

Euskaraz beti bihotzean eta ezpainetan!!!!