Menu Close

Gatikatik ortzadarreraino!!!!

Kalean euria gogotik ari zuen arren, atzo ortzadarra atera zen Gatikan, indar guztiarekin. Izan ere, parada ederra izan genuen Urtxintxa eskolak eta Berbalagun ekimenak antolatu zuten Koloretako Ziaboga saioari esker.

Animosoak azaldu ginen guztiak, eta gaztetxokoan bildu ginen dozena bat lagun ortzadarreraino iristeko prest egon ginen.

Helburua lortzeko eta bidaia magikoa egiteko, hamaika proba gainditu behar izan genituen, eta enpatiaz, agerian utzi genuen, berdinak izan arren, bakoitzak bere ezaugarriak ditugula.

Irudimenarekin umorez eta barre asko eginez burutzen genituen ariketa zoragarriak.

Oilasko bihurtu ginen.

Baita itsas izarra ere.

Itsuan hainbat eta hainbat irudi marraztu genituen.

Gorra baginen ere, dena ulertu genuen.

Eta guztion artean puxikak ortzadarreraino eraman genituen.

Eskerrik asko Estitxu, pozgarria izan zen atzo zurekin egon izana.

Eskerrik asko, Lur, June, Nikole, Udane, Paule, Iurgi, Laida eta Donne etortzeagatik.

Hemendik gutxira ekintza gehiago izango dituzue prest.

Animatu eta parte hartu!!!!

Bizi euskaraz!!!

Euskaraz seguru!!!!

Euskaraz beti bihotzean eta ezpainetan!!!!