Kaixo lagunok!!!!
Zer moduz zaudete??? Zelan jjoan da uda, beno joan joan, oraindik ez da joan… baina oporretatik indarberrituak bueltatu zarete??? Espero dugu baietz.
Gu ikasturte berria prestatzen ari gara dagoeneko, hori dela eta, Gurasolagun taldeak bultzatzeko bi saio zoragarriak prestatu ditugu, bata Bakion Gatikan bestea. Beraz, hemen ez dago aitzakiarik ez etortzeko.
BAKION GATIKAN
ASTELEHENEAN ASTEARTEAN
ARRASTIKO 17:00etan ARRASTIKO 17:00etan
URKITZA ESKOLA ATERPEAN GAZTETXOKOAN
Berbalagun ekimenak antolatuta eta Urtxintxa eskolak bideratuta hurrengo helburuak izango ditu saioak:
Aniztasunaren eta inklusioaren errealitatean murgiltzea. Ikusmen Aniztasuna, Entzumen Aniztasuna, Gorputz Aniztasuna, Adierazpen Aniztasuna… eta beste hainbat aniztasunen mundu koloretsura egingo dute salto familiek.
Animatu eta parte hartu!!!!
Bizi euskaraz!!!
Euskaraz seguru!!!!
Euskaraz beti bihotzean eta ezpainetan!!!